XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERDAL HIZKUNTZAK KANTUARI APLIKATUTA

Sarrera

Musika-disziplinen artean, kantua da duen espresabide nagusienetako baten bidez (hitzaren bidez) beste disziplinarekin lotura askaezina duen bakarra.

Musika kantatu guztien sorburuan testua dago, eta literaturaren hasieraren berri jakin nahi denean ere, kantatzeko konposatu ziren eta kontserbatzen diren erlijio-zeremonia eta herri-lirikako lehen lanetara jo behar da.

Hortik aurrera, ahozko musikaren historiaren aberastasuna paregabea da, jenero propioak sortu zituen, kantu-motaren bat idatzi ez duen konpositoreak oso gutxi izan direlarik.

Horrela bada, musika kantatuaren sorburutik daude loturik testua eta musika.

Horregatik, musika kantatuaren irakaskuntzan ere ezinbestekoa da hizkuntza desberdinak eta hauen aplikazioa kantu mailan irakatsiko duen ikasgaia.

Erdal hizkuntzak (italiera, frantsesa, alemaniera) ikasteak, komunikatu behar edukinaren mezua den heinean, testuak duen garrantzia azpimarratzen saiatu behar du.

Garrantzi hau bi arlotan aztertu behar da: ulermenean eta komunikazio-mailan (lehen mailan artikulazio zuzen baten bidez lortutakoa da, eta edukin horren espresio gisa lortutakoa gero).

Kontutan hartu beharreko lehen gauza honakoa da, beraz: testuak musika kantatuaren ehuneko berrogeitamar dela, eta hau ez da inoiz ahaztu behar.

Kantu-ikasleak kantatzen ari dena ulertu egin behar du.

Eta premisa hau ezinbestekoa da abiapuntu gisa.

Bestela, komunikatzeko garaian guztia oztopo bilakatuko zaio.

Horretarako, beharrezkoa izango du: alde batetik eta ohitura lortzenarren, erabilitako hizkuntzaren oinarrizko maila izatea, eta bestetik, hizkuntza horretako maiztasun handieneko hiztegi espezifikoa eskuratzea.

Eta ulertzea abiapuntu izanik, landu beharreko beste alderdi nagusi bat dikzioa denez, hizkuntza kantaturako (eta ez mintzaturako) ezarritako ahoskatzearauak zainduko dira.

Musika-efektu jakin bat lortzeko, ozentasunaren arabera garrantzitsuak diren fonemak landu beharko dira bereziki.

Fonemaren ozentasuna erabakiorra izan daiteke adierazpidean.

Eta gaiaren helburu praktikoez gain, oso baliagarriak gerta daitezke erdal hizkuntza eta kulturaren inguruko ezagutza gehigarriak, hala nola literatura, artea, etab.

Hauek ez dira alferrikako ezagutzak; interpretazioa aberasten lagundu bait dezakete.

Kantuari aplikatutako hizkuntz irakaskuntza ikasketa bokalekin batera egin behar denez, sakontzen joan beharko da beti.

Halere, etorkizuneko espezializazioari uko egin gabe, errepertorioko lehentasunak izan behar dira kontutan.